Atal honetan parte hartu edota antolatu ditudan iharduerak ikusi ahal dituzu.

18/19 IKASTURTEA

 

EMAKUNDE MUJER Y DISCAPACIDAD

Emakundek indarkeria matxistaren biktima diren eta desgaitasuna duten emakume eta neskak artatzeko gida bat aurkeztu du.   Bilbon ekainaren 14an

Oso interesgarria eta emankorra izan da!!!!

 

Iñigo Urkullu lehendakariak “Erronkak, indarkeria matxistaren biktima diren eta desgaitasuna duten emakumeenganako arretan” izenburuko jardunaldia itxi du gaur eguerdian Bilboko BBK aretoan. Emakundek antolatutako jardunaldi honetan “Indarkeria matxistaren biktima diren eta desgaitasuna duten emakume eta neskak. Esku hartzeko jarraibideak” izenburuko gida aurkeztu da. Gida hau Emakundek landu du EDEKArekin elkarlanean. EDEKA da desgaitasunaren eremua lan egiten duten hainbat entitate, federazio eta konferazio elkartzen dituean Euskal plataforma.Gida honetan zenbait jarraibide zehazten dira indarkeriaren biktima diren emakumeak modu hoberenean artatzeko, eta hauek artatzen dituzten profesionalei zuzendua dago.

Lehendakariak eskerrak eman dizkie egunero indarkeriaren biktima diren emakumeekin lan egiten duten profesional guztiei eta Jaurlaritzaren konpromisoa azaldu du pertsona guztien errealitate eta behar ezberdinekin eta emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzeko helburuarekin. Lehendakariaren hitzetan, “erakundeen politikek kontuan izan behar dute zeharka generoa eta desgaitasuna”, eta honekin batera, azpimarratu du guztiz beharrezkoa dela desgaitasuna duten emakumeekin lan egiten duten elkarte eta entitate ezberdinekin elkarlanean aritzea.

Bestalde, Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak, adierazi du “desgaitasun bat izateak indarkeria matxistaren biktima bihurtzeko aukerak areagotzen dituela eta horregatik emakumeen kontrako indarkeriaz ari garenean kontuan izan behar dugu errealitate hau”. Landaidak azaldu du berdintasun politiketan urteak aurrera egin ahala, gero eta argiago eta modu indartsuago baten kontuan izan direla desgaitasuna duten emakumeen baldintzak, bereziki Berdintasunerako Legea onartu zenetik, eta ondorengo Berdintasun planetan, eta hauen errepaso bat egin du.

Beharrezkotzat jo du Landaidak indarkeriaren biktima diren emakumeen arretaren ardura duten profesionalen prestakuntza, “desgaitasuna duten emakume eta nesken behar eta berezitasunak kontuan izan ditzaten”. Zentzu honetan, Emakundek bultzatzen duen Jabetuz prestakuntza programan unitate didaktiko bat erantsi da desgaitasun ezberdineko pertsonekin lan egiten duten entitateak zuzenduta.

Jardunaldian 300 pertsona inguruk parte hartu du, haietako gehienak indarkeriaren biktima diren emakumeak artatzen dituzten profesionalak izan dira.

 

GUSTORA 2

GUSTORA.JPG

MAIATZAN ZIG IKASGELARA GUSTORA ETORRI DA .

Sexu aniztasuna eta afektibitatea landu da . Oso interesgarria!!!!

Sexualitatea balore positiboa da
Sexualitateak gorputzak, plazerrak eta desirekin du
zerikusia.
Sexualitatea jaiotzetik hil arte daukagu
Biografiak bakarrak eta errepikaezinak dira.

 

 

lanbide 1819

MINDFULNESS ETA GENERO IKUSPEGIA LANBIDE IKASTAROETAN.

Maiatzan, FPAndraMarik Lanbideko ikasleentzako hitzaldi bat antolatu du ikastetxeko orientatzailearen eskutik, zeinetan Lana bilatzeko tresnak eta mindfulness gaiak jorratu diren: “Genero ikuspegitik, Kudeaketa alorrerako Berdintasun planak eta konpetentziak: enpresa maskulinoak vs. berdintasunezko enpresak”.

OSO GUSTORA EGON GARA!!!

apirilare 26an

 

Apirilaren 26a, Lesbianen Ikusgarritasunerako Nazioarteko Eguna

20190209112000_emakumeak-eta-industria_foto610x342.jpg

https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/teknopolis/bideoak/osoa/6188329/bideoa-industria-emakumeentzat-ere-bada-/

martxoaren 8an

Martxoaren 8a: Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna

shere hite meka 2

Abenduan Mekatronika ikasleekin Maitasun erromantiko vs pornografia tailer txiki bat egin dugu.

Sexologiaren historian zehar egin diren aportazioak, maitasunaren kimika eta maitasunan eta pornografian agertzen diren mitoak aztertu ditugu.

Argazkiaren atzean Shere Hite. Oso gustura egon gara!!!

bartolinas

En Noviembre estuvieron en el open gune de Andra Mari la organización de Mujeres Bartolina Sisa de Bolivia. Nos hablaron de su día a día como mujeres y de cómo habían logrado constituir un negocio siendo mujeres indígenas campesinas en un entorno no igualitario.

 

photo berdintasuna

Urrian 2. Zentruarteko Formakuntza ” Berdintasuna Lanbide Heziketan” egin da gure institutuan.  Landutako gaiak:

1.-LAN-MUNDUAN BERDINTASUNA HELBURUA : ENPRESAN LAN EGITEKO GAITASUN IGUALITARIAK GARATU .Maria Silvestre Cabrera
2.-EMAKUMENGANAKO INDARKERIAREN PREBENZIOA : GAZTERIAREN SEXUALITATAREN ERAIKI IGUALITARIA ( MAITASUN ERROMANTIKOA VS PORNOGRAFIA) . Emaize elkartea
3.-GENERO IKUSPEGITIK LANBIDE HEZIKETAREN CURRICULUM BARRUAN ZELAN SARTU?- Urtxintxa elkartea.
4.-BERDINTASUN ETA ANIZTASUNERAKO PRAKTIKA ONAK: GURE LAN TALDEA

Lan taldearen emaitzaren bat google + komunitate bat sorttzea izan da. Honen helburua materialak eta experoentziak konpartitzea izan da.

 

17/18 IKASTURTEA

 

MARTXOAREN 8a…GREBARAAAA!!!!

P1040735 martxoaren 8a

 

MARTXOAN , ZIBERSEXUA, MAITASUN ERROMANTIKOA ETA PORNOGRAFIARI BURUZKO IKASTAROAN EGON GARA ( GAZTEEN EUSKAL BEHATOKIAREN ESKUTIK)

raúl marcos estrada_23839_11

Gazteen Euskal Behatokia

Elkarrizketa EMAIZE Sexologia Zentroko Raúl Marcos Estradarekin: ‘Zibersexua, sexting? Hau al da harreman erotikoen etorkizuna?’

Argitalpen-data: 

  • Emaize Sexologia Zentroak Internet, Harreman, Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak HIKTekin eta garai digitalarekin zerikusia duen formakuntza proposatzen digu berriz ere. Zer da gai hau sexologiaren ikuspuntutik lantzea eskaintzen diguna?  

IKETek gure bizitzan izan duten eta egun duten eragina ikuspegi sexologikotik lantzea ezinbestekoa da, ezin baitugu ahaztu interneta pertsonek osatzen dutela, hau da, gizon eta emakume, neska eta mutilak, zeinak eremu digitalean harremanak izatean ez duten bere izate sexuduna alboratzen.

Bestetik, gai honetara ikuspegi sexologikotik hurbiltzeak, indarra harreman guztiek duten giza faktorean jartzea dakar eta ez hainbeste alde teknologikoan, askotan azken hau besterik ez baita kontutan izaten honi buruzko formakuntza egitean. Gazteen sexualitatearen arretan ezinbestekoa da ikuspegi honetatik lan egitea.

  • Ze neurritan eragin izan du Internetek gure harremanak izateko moduan? 

Gure harreman gehienak, adiskide, bikote, senitarte zein lankideekin bide digital ezberdinen bitartez ematen dira neurri batean (korreo elektroniko, sare sozialak, WhatsApp…) Pertsona berdinak izan arren, ez dugu berdin jokatzen offline edo online ari garenean. Are gehiago, gure harremantzeko modua aldatu egiten da korreo elektronikoa edo sare sozialak erabiltzean. Komunikazioa, gatazken kudeaketa edota sortu ditzakegun harreman erotikoak kode ezberdinek markatzen dituzte tresna digitalen bidez ematen direnean. Distantziak, denbora eta espazioak gure harremanetan eragin handia dute offline ari garenean; online ditugun harremanetan, ordea, ezaugarri hauek ez dute hainbesteko garrantzirik. Egun, etengabeko kontaktua izan dezakegu norbaitekin WhatsApparen bitartez. Honek, alde on eta txarrak ditu, hala nola, mugikorraren bidezko bikotekidearen kontrola. Alderdi hauek guztiak kontutan izan behar ditugu gazteekin lan egiterakoan.

  • Zibersexua, sexting… Hau al da harreman erotikoen etorkizuna? 

Biak gaur egungo praktika erotikoak dira, baina hauek ohiko elkartze erotikoak ordezkatuko dituzten galdetzen badidazu, egia esanda ez dut uste. Egia da ordea, Internetek antsietate gutxiko eremua sortzea baimendu duela, erotikaren ohiko arriskuak, planifikatu gabeko haurdunaldiak eta genital bidezko infekzioak, besteak beste, zentzugabetu egiten dituena. Honek ez du esan nahi zibersexuak arriskurik ez duenik, baina bestelakoak dira, horien artean pertsonen arteko interakzio erotiko hauetan pribatutasunaren urratzea eman daitekeela. Urratze hau harremanaren partaide batek elkartze erotiko horietan sortutako ikus-entzunezko materiala zabaltzean ematen da.

Erotika digitalak ez du etekin genital eta antisorkuntzaren eraginik, ezta espazioarena ere. Gazteen artean harreman erotikoak izateko leku egokiaren falta zailtasun bihurtzen da, toki desegokietara jo beharra sortzen delarik. Zibersexuan baldintza honek garrantzia galtzen du, bakoitzak bere eremutik harremantzen delako bestearekin. Eroso sentiarazten gaituzten tokiak ematen digun lasaitasunetik jokatzen dugu. Eta honi zibersexuan besteari eta elkartzeari buruzko itxaropen positiboa gaineratu behar diogu. Benetako harremanak dira, baina irudimena eta fantasia oinarrizko osagaiak dira eta horrek offline izan ditzakegun harremanak baino positiboagoak izatean eragina du, hauetan gertatzen dena batzuetan ez delako irudikatu dugun bezain ona.

  • Zertaz ari zarete bizitza intimoaren “pornografizazioaz” hitz egitean? 

Ikastaroa: erotika 2.0Pornografia bezala uler dezakegunaren definizioan barneratua dago ikuslearen kitzikatzea bilatzea, materiala marrazkia, argazkia, filma edo antzezlana izan. Sexting egitean edota Skype bidezko harreman erotikoak izatean, adibidez, subjektu aktiboak gara, baina aldi berean objektu bihurtzen gara, bestearen desioaren zerbitzura dagoen objektua. Gure bizitza erotikoaren aktore eta ikusle bihurtzen gara. Bestetik sare sozialak eta bestelako komunikazio digitaleko plataformak, gure intimitatea ikusi nahi duen ikuslegoa dugula sinestarazi digute. Hauek dira gure intimitatearen “pornografizazioa” emateko arrazoiak.

Gazteek sexting egiten dutenean (hau da, pertsona berezi bati, gehienetan bikotekideari, eduki erotikoa duen argazki edo bideoa bidaltzean), ez dira kontziente material horrenganako kontrola galtzen dutela eta epe motz edo luzean bere onarpenik gabe zabaldu daitekela. Gazteekin egindako lanaren ondorioz, argi dugu gai hauek landu behar ditugula sexting egitekotan berme osoz egin dezaten.

  • Ikastaro hau gazteekin modu zuzenean edo zeharka lan egiten duten gizarte eta hezkuntza eragileentzat da. Zer eskainiko die formakuntza honek? 

Hezitzaile eta eragile askok duten formakuntza digitala oso urria da eta kasu gehienetan sexuarekin harremanduriko guztiaren arrisku eta debekuan oinarritzen da. Gure abiapuntua bestelakoa da. Gaia garai digitalak eskaintzen dizkigun aukeretatik abiatuta lantzen dugu. Hau alde batetik, eta bestetik, tresna digitalen bitartez komunikatzeko eta harremanak izateko erabiltzen diren kode berriak ezagutzea nahitaezkoa dela uste dugu, lan egiten dugun gazte horien harreman asko eremu digital horretan ematen direlako. Online bizitzak offline bizitzan gero eta eragin handiago du. Formakuntza digitalak askotan gure bizitzako alderdi online horretan eskuhartzen du eta gure ustetan offline bizitza landu behar da, online ondo moldatu ahal izateko, eta ez alderantziz.

 

 

IMG-20180117-WA0003

TVET College Principals from The Basque Country discussing the strategy to follow in Gender

A group of TVET College principals of the Basque Country, the VET Vice Ministry of the Basque Government and the Unevoc-Centre (Tknika) held a meeting to start a Strategy on gender equality for the coming years.

The goal of the meeting was to set up a team to work on the second pillar of Gender Equality in the Basque TVET.

During the meeting, they discussed different aspects of the issue, conducted a SWOT analysis and agreed on a common strategy and action plan to be developed during the next years.

 

Teknopolis programan (EiTB)

http://www.eitb.eus/es/get/multimedia/screen/id/5393043/tipo/videos/

 

 

sat VG P1040181 (1)

Andra Mari Institutuan …Azaroaren 25a, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna  / Nora jo laguntza eske: 900 840 111

gafas ikastaroaIMG-20171125-WA0012

“Maitasun erromantikoa vs Maitasun osasungarria”( Andrea Gallego.Psikologoa ) eta  “Sexologiaren ekarpenak emakumeen sexualitatean” (Miren Ezkurdia. Psikologoa eta sexologoa) tailerretan.

Oso gustora egon naiz eta niretzat pribilegio bat izan da emakume haukein espazio hau konpartitzea. (La Bolsa-Bilbon )

DEUSTO 7.jpg_tmp

“LAN MERKATUA ETA GENEROA. KONPONDU BEHARREKO GAI BAT”.

Espazio horretan, emakumeek lan-merkatuan jasaten duten genero-desberdintasunaren eta diskriminazioaren inguruko edukiak partekatu eta ezarri eta haiei buruz hausnartu eta eztabaidatu nahi dugu. Lan arloko diskriminazio horren eraginez, alde handiak egoten dira emakume eta gizonen soldaten artean, eta, azkenean, aldeak maila guztietara zabaltzen dira: ekonomikoa, soziala, familiakoa…

MARÍA SILVESTRE ( Deustuko Unibertsitateko Gizarte Laneko eta Soziologia Saileko irakasle titularra :«Emakume eta gizonen artean dauden lan arloko desberdintasunen zergatiak») AIDA RUIZ (Fundació María Aurelia Capmany fundazioaren zuzendaria. «Genero-bretxaren enpleguan eta negoziazio kolektiboan») MARTA MACHO( Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasle titularra. «Emakumeak eta zientzia, gainditu gabeko ikasgaia») SARA DE LA RICA ( Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomi Analisiaren Oinarriak II
Sailaren irakasle titularra. «Zenbakizko gaitasunen genero-bretxatik soldaten genero-bretxara: ELGAko 22 herrialderen ebidentziak»)  PILAR CARRASQUER  (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Soziologia Saileko irakasle titularra.
«Lana, generoa eta ongizatea. Emakume eta gizonen arteko lan arloko berdintasun-politikak berriro aztertu beharra») GLORIA MORENO(Ekonomi Analisiaren Oinarrietako irakasle titularra Alcalá de Henaresko Unibertsitatekan.
«Genero-desberdintasunak lan-ibilbideetan») CORAL DEL RÍO ( Vigoko Unibertsitateko Ekonomia Aplikatuko irakasle titularra)  PAULA RODRIGUEZ  (Ekonomia, Metodo Kuantitatibo eta Ekonomiaren Historia Saileko irakaslea Pablo de Olavide Unibertsitatean.
«Emakume langileak krisiaren osteko testuinguruan: azpienplegua eta prekarizazioa»)

masculinidades 1IMG-20171109-WA0001

masculinidades 2 IMG-20171109-WA0002

AZAROA

Arratiako Mankomunitatearen eskutik berdintasuna lantzen.

Gaia: “MASKULINITATEAK, BERDINTASUNA ETA KIROL PRAKTIKA”

Prestakuntzaren helburua, kirol arloan lanean dauden pertsonekin genero-teoriak sortzen dabezan desberdintasun egoerak aztertu eta euren egunerokotasuneko jardunean genero berdintasuna sustatzeko tresnak eskaintzea izan da.

“Kirola maskulinitatearen eraikuntza sozialaren erreferente garrantzitsu gisa aztertuko da, bai eta aldaketa-ereduen eraldaketan duen garrantzia ere. Maskulinitate tradizionalari lotutako garaipen- eta arrakasta-ereduen garrantzia azpimarratuko da, eta emakumeak eta gizonak berdintasunean jartzen dituzten kirol praktikak ikusarazi eta nabarmenduko dira. Aldi berean, erreferente eta balio berrien eraikuntzan aldaketak eta erresistentziak aztertuko dira, emakume eta gizonen arteko berdintasunean oinarritzen diren kirol praktikari lagunduko diotenak.”

intercentros berdintasuna

INTERCENTROS BERDINTASUNA ANIZTASUNA20171024_170410

intercentros20171026_190118

URRIA

Andra Mari institutuak lehen aldiz parte hartu du gizon eta emakumeen arteko berdintasun eta sexu aniztasunaren inguruko zentroen arteko formakuntzan.

Ikastaroa 2017ko urrian egin da eta bertan Fadura, Erreka Mari, Aretxabaleta, Bidebieta eta Andra Mari institutu publikoek parte hartu dute.

Hauek izan dira landu diren edukiak: genero ikuspegia eta feminismoa; nola barneratu genero ikuspegia curriculumean(Mugarik Gabe elkarteko Maria Viaderoren eskutik); genero indarkeria nola identifikatu( Maitena Monroy) eta sexu aniztasuna(Urtxintxa).

El Instituto Andra Mari ha participado en la primera formación intercentros para trabajar la Igualdad entre mujeres y hombres y la diversidad sexual.

El curso se ha realizado en el mes de Octubre de 2017 y han participado los Institutos Públicos de FP de Fadura, Erreka Mari, Aretxabaleta,Bidebieta y Andra Mari.

Contenidos del Curso de Formación : Perspectiva de género, y feminismo. Cómo introducir la perspectiva de Género en el currículum (María Viadero de Mugarik Gabe) / Identificación la violencia de género (Maitena Monroy) y Diversidad sexual (Urtxintxa).

descarga

IRAILA

El Instituto Andra Mari ha participado en el seminario “Resiliencia y curriculum  socioemocional” organizado por el Berritzegune.

Marco: Entrenamiento en habilidades para la resolución de problemas emocionales (EHH-RPE).

  1. Mindfulness: enseña habilidades para incrementar la conciencia de sí mismo, emitir menos juicios y ganar mayor control sobre la atención.
  2. Tolerancia al malestar: enseña a ser capaz de soportar situaciones dolorosas sin que un comportamiento impulsivo las empeore.
  3. Regulación de las emociones: enseña habilidades para disminuir emociones desagradables e incrementar emociones positivas.
  4. Efectividad interpersonal: enseña cómo pedir algo a alguien y cómo rechazar una petición a la vez que se mantiene una buena relación con la persona y un buen sentido de respeto hacia sí mismo.

16/17 IKASTURTEA

image_gallery mujer dipu

Andra Mari Institutuak Ekintzailetzari buruzko jaurdunaldi bat antolatu du.

Lehenengo saioan, ikasle zein irakaslegoari zuzendutako hitzaldi bat egin dugu: “Emakume ekintzailea”, Itziar Carranzaren eskutik (Bizkaiko Foru Aldundiako DEMA).

Emakumeengan ekintzailetzaren kultura bultzatzea helburu, enpresari bihurtzeko dituzten oztopoak gainditzea da erronka nagusienetako bat: maskulinitate-eredua, zuzendaritza maskulinoaren nagusitasuna eta gizartean nagusi diren ideario kulturalak aldatzea dira helburuak, besteak beste, emakumearen presentzia indartuz.

Horrez gain, Hostel “Akelarre” enpresaren esperientzia kontatu du Natalia Juez emakume ekintzaileak ere.

fpbide irudia

Andra Mariko orientatzaileak zonaldeko DBH eta Batxilergoko institutuen orientazaile taldeari hitzaldi bat eman dio Galdakaoko Berritzegunean. Gaia: FPBide.

FPBide, Euskadiko LH ikastetxe ezberdinetako hainbat orientatzailek sortutako dohaineko eta sarrera-libreko webgune bat da. Bi atal nagusitan banatzen da: lehenengoan, test irudidun baten bidez gehien interesatzen zaizkizun 5 LH zikloak aukeratzen lagunduko zaituzte eta bigarrenean, ziklo zehatz horiei buruzko informazioa helarazten dizute (ikasgaiak, irteera profesionalak, moduluak, bideo azalgarriak, ikasle era irakasle ohien testigutzak eta abar).

Berdintasun filosofia jarraituz, galdetegiaren irudiak era ez sexista erabiltzen saiatu gara.

image_gallery lanbide

20170330_185510

 

2017/03/08

FPAndraMarik Lanbideko ikasleentzako hitzaldi bat antolatu du ikastetxeko orientatzailearen eskutik, zeinetan Lana bilatzeko tresnak eta mindfulness gaiak jorratu diren: “Genero ikuspegitik, Kudeaketa alorrerako Berdintasun planak eta konpetentziak: enpresa maskulinoak vs. berdintasunezko enpresak”.

 

 

20170323103823590_guia sexualidad colores

‘Sexualitatearen Koloreak’ gidaren aurkezpena  Bilbon 2017/03/23 .Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Gaztebizz.

17310366_1615833155112921_8661168251213441683_o

Maitasun Erromantikoari buruzko tailerra , Diman . Arratiako Andren Jabekuntza eskolak antolatua.

image_gallery beldur 2

Tailerra: ‘Indarkeria matxistaren prebentzioa. Beldur Barik programaBilbon, 2017ko martxoaren 7an eta 14an, Gazteen Euskal Behatokiak antolatutako Beldur Barik programaren barruan.